XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Trafiko atasko ikaragarria zegoen.

Bi polizia ari ziren zuzentze ahaleginetan, eta hirugarren bat, linterna handi bat eskuan zuela, zainzuri birrinduen antzeko hondakin batzuk aztertzen ari zen: hori zen Rainwater bide gurutzeko semaforoetatik geratzen zen guztia.

- Arratsalde on, Sid esan zuen Jones jaunak, taxiaren leihatilatik burua azalduz.

- Zer pasa da?.

- Zeu al zara, Ben? Ba, burutik eginda nagoela usteko duzu, baina dirudienez, semaforoak jan ditu norbaitek.

- Ui,- esan zuen Jones jaunak.

Gogoetak egin zituen.

Buelta eman zuen zorionez ez zegoen inor bere atzean eta beheraka abiatu zen berriro.

Hamar bat metro beherago, taxitik lurreratu zen.

- Mortimer? deiadar egin zuen.

- Non zaude.

- Inoiz ere ez - esan zuen orkatilen alturan, ilunpean zegoen ahots batek.

Antzeko zerbait espero bazuen ere, jauzi bat egin zuen Jones jaunak.

Gero, buelta eman eta Mortimer ikusi zuen.